Aurten Saroi, Iker, Egoitz, Jon eta Inaxio eskarmentudunei beste hamar lagun berri gerturatu zaizkie Gpuntuaren bertso bidaia ederra elkarrekin egiteko, pausoz pauso gogoz eta giro onean iristeko. Hauek dira gehitu zaizkigun bidelagunak: Irati, Imanol, Mikel, Asier, Irati, Haitzol, Itziar, Kepa, Iban eta Maite. Denak ere ganorazkoak, irudimentsuak eta sortzaileak.
Badakigu non abiatzen garen eta nora iritsi nahi dugun ere bai: bertso eskola txikiena dagoen gozamen puntutik G puntuaren azken geltokia izango den Ilunbeko finalera goaz. Gure gaiak lagungarri izan daitezen saiatuko gara gozamen bide horretan.
Zirraragarria izango da abentura hau, eskuartean daukagun erronkaren parekoa. Eutsi, beraz, eta guk ere goza dezagula. Bidai on!













Albisteen jarioa























