Lan puntuagarriak
Sailkapen fasea
- GOIZEKO SAIOAK (13 bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, Iparragirre doinuaren molde berrian (AABBAA), hiruna bertso.
- Kartzelako lana:
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Hitza gaitzat emanda, bertso bana (gehienez 5 puntu izan behar ditu)
- ARRATSALDEKO SAIOAK (8 bertso eta 6 kopla puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, lauko handian, seina kopla (lelodun doinuetan, bertsoaldiko azken koplaren ondoren soilik abestu ahal izango da leloa).
- Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
- Kartzelako lana:
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso.
Final-zortzirenak (15 bertso)
- Binaka gaia emanda, iparragirren doinuan hiruna bertso.
- Binaka gaia emanda,zortziko txikian hiruna bertso.
- Bakarka: lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso + nahi den puntuan sartzeko oin bat emanda, gehienez 5 puntuko bertso bat.
- Binaka gaia emanda,zortziko handian hiruna bertso.
- Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu ea neurrian, hiruna bertso.
Final-laurdenak (12 bertso eta 6 kopla)
- Binaka gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
- Binaka gaia emanda, hiru puntuko koplan seina kopla (30 puntu). (lelodun doinuetan, bertsoaldiko azken koplaren ondoren soilik abestu ahal izango da leloa).
- Binaka gaia emanda,zortziko handian hiruna bertso.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
- Kartzela: Binaka gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
Finalaurrekoak (15 bertso)
- Kartzela: Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso (bertsolariak banaka oholtzaratuko dira. Agurra botako dute lehenik eta ondoren 3 puntu erantzun beharko dituzte)
- Binaka gaia emanda,zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka gaia emanda, zortziko txikian puntutan 6 bertso osatu arte.
- Binaka gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
- Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu ea neurrian, hiruna bertso.
Finala
- Zortzikotearen lana (15na bertso puntuagarri):
- Binaka gaia emanda 6 puntuko motzean hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso (kartzelarik gabe).
- Buruz buruko lana: (11na bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
- Binaka gai librean, puntutan, zortziko txikian 8 bertso osatu arte.
- Kartzelako lana:
- Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso (ikus-entzunezko bidez emandako gaia izango da).

Switch to our mobile site