Zigor Iriondo Eguren

Zigor Iriondo Eguren

Hurrengo saioa:

Usurbil (goiza)

Mutriku (arratsaldea)

Herria

Lasarte-Oria

Biografia

Oinarrizko ikasketak eta Batxillergoa Lasarte-Orian egin eta gero, IVEF egin zuen. 21urte bete zituen arte txirrindularia izan zen, eta afizionatuetan aritzera ere heldu zen. Hori utzi, eta soin heziketako irakasle lanetan hasi zen. Lasarteko zinegotzi izan zen Herri Batasuna alderdiarekin. Andoni Otamendi eta Pablo Suberbiola herrikideek bertsozaletu zuten, eta bizikletaren gainean, entrenamenduetan, hasi zen bertsotan. Jendaurrean gutxi kantatua da, baina zenbait lehiatan parte hartu izan du: GR-n eta Gipuzkoako Txapelketan, esaterako.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.