Herria
Donostia
Biografia
Donostian jaio eta bertako Axular eta Santo Tomas Lizeoetan egin zituen 18 urte arterainoko ikasketak. Ondoren, Goi Mailako Ingeniaritza industriala ikasi zuen Nafarroako Unibertitatean, Donostian bertan eta egun Santo Tomas lizeoko irakasle da bigarren hezkuntzan. Bertso munduan ikastola garaian jardun zen batik bat, eskolartekoetan eta afari eta saio txikietan. Unibertsitate garaian utzi samartu zuen bertsoa, herriarteko txapelketa iritsi zen arte; txapelketaren aitzakian berriro heldu zion bertsoari. Ordutik, noizean behin saiotxo batzuk egiten ditu. Gaur egun Hamaika Bertuteko kide da. Bestalde, Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, zenbait aldizkari, maketa eta poesia errezitaldi eman zituzten Euskal Herrian barna.














Albisteen jarioa























