Herria
Orio
Biografia
Orion jaio eta lehen ikasketak bertan egin zituen. FP2 egin, eta hainbat lanbide izan ditu: igeltsero, montadore, eta mantenimentu lanetan aritu da Orioko kanpinean eta Udalean. Ikastolan euskarako irakasleak bertsolaritza ematen zuela eta, bertsotan hasi zen. Manuel Lasarterekin ikasi zuen bertsotan eta Tolosako bertso eskolan ibilia da. Gaur egun, Usurbilgo Bota punttuba bertso eskolako eta Orioko Errikotxia bertso taldeko kide da. Orioko ikastolan, Igeldon eta Deban bertsolaritza irakasten aritu izan da. Antzerkigintzan ere badihardu lanean.














Albisteen jarioa























