Alaia Martin Etxebeste

Alaia Martin Etxebeste

Hurrengo saioa:

Donostia

Arrasate

Hondarribia

Irun

Amezketa (arratsaldea)

Alegia (goiza)

Herria

Oiartzun

Biografia

Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan 16 urtera arte ikasi ostean, batxilergo humanistikoa egin zuen Orereta-Errenteriako Oiartzo-n. Hori bukatuta, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Leioan, azken hilak Argentinan ikasten pasa zituen -, gidoigile lanetan jarduna da, eta gaur egun Filosofia ikasten ari da, eta “Gu ere bertsotan” proiektuaren baitan irakasle lanetan dabil. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta eskolartekoetan parte hartu zuen, bat-batean zein idatzietan. Hainbat gazte sariketatan ere hartu du parte (Osinalden, Lizardin -behin txapeldun-, Xenpelarren, Erniarraitzen -behin txapeldun-, Kataxulon -behin txapeldun-, Plazatik Gaztetxeran...) eta Oiartzungo Bertso Eskolako antolakuntza taldeko kidea da. Hamaika Bertute ekimenean dabil.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.