Herria
Astigarraga
Biografia
Astigarragan jaio eta bertan bizi da. Ipintza sagardotegiko semea izanik, bertan aritzen da lanean, Info7 irratiko lanarekin tartekatuz. Kazetaritza egin du, eta, besteak beste, Hernaniko kronikan, Euskadi Irratian, Info7 irratian, Garan, Bertsoa.com-en, Argian eta Gaztesarean aritu da lanean. Aitak bultzatuta egin zen bertsozale, eta Hernaniko Bertso eskolan darama urte asko. Hamaika Bertute ekimeneko kide da. Sariketa askotan parte hartua da eta irabaziak Gipuzkoako Eskolarteko bat, Plazatik Gaztetxera, Lizardi eta Xenpelar sariketak ditu.














Albisteen jarioa























