Gipuzkoan bertsolaritza sendo dago. Bertso Eskoletan eta Hezkuntza Arautuan Proiektuak aurrera darraio indar betean, eta horren adierazle eta isla da aurtengo Txapelketako parte-hartzaileen maila eta kopurua.
Zehatz-mehatz,Hezkuntza Arautuko proiektuan, Gipuzkoako 8.733 neska-mutiko (joan zen ikasturtean baino mila gehiago) inguruk jasotzen dituzte bertsolaritza-eskolak Gipuzkoako bederatzi bailaratan, eta 49 herritan banatuta dauden 130 ikastetxetan.
Bertso Eskolei dagokienez, guztira, 884 pertsonek parte hartzen dutela Gipuzkoa osoko bertso eskoletan. Horietatik %38,80 emakumeak dira eta %61,20 gizonezkoak. Parte hartzaile kopuru altuena haurren bertso eskoletan dago, %68,67; helduetan, berriz, %31,33 dira.
Haurren estatistikei begiratuta, berriz, honokoak dira datuak: %47,45 neskak dira eta %52,55 mutilak.
Bertsolariez gain, epaile-talde eta gai-jartzaile talde sendoak eraiki ditu Elkarteak azken lau urteetan. Epaileen Formaziorako Ikastaroa egin da 2010ean zehar eta gai-jartzaileen taldera ere aurpegi berri asko inguratu dira.













Albisteen jarioa























