Bazkideak

Euskal Kulturgintzaren alde jarduteko zure aletxoa jarri nahi baduzu bertsolaritza sustatzeko bidea aukera dezakezu. Bertsozale Elkarteak lan horretan dihardu 1987. urtetik. Bertsolaritzaren eta euskararen sustapena dugu helburu.

Egun, 17.000 haurrek parte hartzen dute gure proiektuan. Bertsolaritza lantzeko eta ezagutzera emateko ekimenak antolatzen ditugu.

Herrialdeetako Bertsolari Txapelketak, Euskal Herriko Txapelketa Nagusia, Bertso Eguna eta gehiago antolatzen ditugu. Bertso Eskolen arteko sarea dinamizatzen dugu, gazteak bertsotan aritzeko bertso afariak, Bertso Eskolen Egunak etab. bultzatzen ditugu.

Gure ekintzak komunikatzeko euskarriak lantzen ditugu:

  • Bertsozale berripapera
  • Hitzetik Hortzera TB programa
  • www.bertsozale.com webgunea
  • www.bertsoa.com webgunea
  • …eta gehiago

Egin zaitez bazkide

Egin zaitez Bertsozale Elkarteko bazkide eta euskal kulturgintzari bultzada emateaz gain hainbat abantaila ere izango dituzu:

  1. Irailetik aurrera bazkide izanez gero, Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldi eta argitaratutako ekoizpen guztietan % 30eko beherapena izango duzu: Txapelketako saioetan, Bertso Egunean…
  2. Hilero, Bertsozale berripapera etxean jasoko duzu.
  3. Elkarteak urtero argitara eman ohi duen Bat-batean liburua doan jasoko duzu etxean.

Bertsozale Elkarteko bazkide egiteko sartu www.bertsozale.com helbidean eta bete bazkide egiteko formularioa.

Argibide gehiago: 943 69 41 29 telefonoan.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.