Aurkezpena

Ez gara konformatzen. Indartsu dagoenak apustu egiten jarraitu behar du. Gpuntua ez baitago zilborrean. Gipuzkoa dugu gurea: Gunea, eta hauxe da gure unea: garaiko gerezi-ginga gozo-gurinezkoa. Alta, gozotan adina gozatu nahi dugu gazitan. Orekak ekar dakigula ongizatea; plazak baino nahiago baitugu begiak betetzea.

Gazte dago Gipuzkoa: hazten ari da zezen-suzkoa. Udaberrian loratuko da neguko fruitua. Bien bitarte bertsoak bere barrura begira beza. Geure kontraesanak geurekin, bertsoa bidaide, bidean aurkituko dugu erantzuna. Gailur txiki-zaleak gara: Gorenaren gerizak ez dezala garena irents.

Saiatzea da kontua. Giltza. Sormenak egingo gaitu, izango bagara. Zurea, gurea, haiena… Guztiona da Gpuntua. ; bakoitzak aukeran dezala bere eserlekua. Finean, bakoitzak bere bertsoa bizi du.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.