Albisteak Zoragarria izan da, eta mila esker bertsozale!

Bukatu zaigu txapelketa, Gpuntuak eman du berea; eta majo eman ere. Zortzi hilabetean zehar hamaika saio, bertso eta bizipen partekatu ditugu bertsolari, bertsozale, antolatzaile eta ingurukook. Zuena eta zuengatik izan da txapelketaren emaitza, eta Talde Antolatzaileak bihotzez eskertu nahi dizu, bertsozale, zure leialtasuna. Agurtzeko, Illunbeko finaleko argazki sorta eder hau opari. Banan-banan, besarkada bana, eta jarrai dezazuela zuen bertsoa bizitzen.

Gpuntua_Talde Antolatzailea

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.