Albisteak Finalaurrekoak bukatu ostean, ebatzi dira Final Handian kantatuko duten 8 bertsolarien izenak

Abenduaren 4arekin Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatutako saioarekin bukatu da finalaurrekoetako fasea. Hiru saio jokatu ostean, abestu duten 18 bertsolarietatik 8 pasa dira abenduaren 18an jokatuko den Final Handira. Hiru saioak Arrasaten, Tolosan eta Hernanin jokatu dira.

Hauxek dira, hortaz, finalean kantatuko duten 8 bertsolariak:

Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin.

Finalaurreko puntuazio guztiak, hemen.

Gpuntua_Talde Antolatzailea

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Idatzi honetan ezin da iruzkinik egin.