G·puntua TB – Azken bideoa
-
Bloga
Blogean: “Bertsoa ikusteko gogoz”, Oskia Yabenen eskutik
Larunbata iritsi da eta bagoaz Hondarribiara. Bai, gaur ere Gpuntuaz gozatzera. Iristear gaudela, peajea pasa eta alto! Guardia zibilaren kontrola. Kotxea baztertu eta bertan, hesiaren kontra Sarriegi. Urduri dagoela esaten dit. Ez da gutxiagorako, baditu urduri egoteko bi arrazoi. Mantxi, … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Zarauztarraren ziaboga”, Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik
Urriak 23, igandea. Kanpoan, udazkeneko egun goxoa, eta Villabonako kiroldegi barruan giro beroa: harmailak beteta, jendea bertso-gosez, aro politiko berriaren poza ere nabari da, bai entzuleen berriketaldietan, bai bertsolarien agurretan, lanerako gogotsu etorri baitzen seikotea: Beñat eta Unai Gaztelumendi, Ander … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Oteitza Villabonan izan balitz…”, Amaia Vázquez-en eskutik
Oteitza Villabonan izan balitz, hutsunearen teoria kolokan jarriko luke, agian… Sei mutil, sei gizon, maskulinotasuna ulertzeko sei era desberdinak. Emakumea eta belaunaldi zaharragokoa izanik, poza, bertsolariek, egun, gizona izatearen inguruko balore berriak agertu zizkigutelako, ohiko roletatik aldenduz. Maitasunaz, bikoteaz, amatasunaz … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Kanpotik”, Aitzol Barandiaranen eskutik
Bitxia izan da larunbatean Oñatin gertatutakoa. Déjà vu bat. Ez al da harrigarria kartzelako ariketan ideiak, bertso amaierak eta alabari jarritako izena bera, hitzez hitz errepikatu izana? Bitxia da, bai. Baina kasualitatea? Ze puntutaraino gaude aurrez programatuak gai ikuskera, ideia … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Bertsoaz harago”, Edurne Soraluze txapelketako idazkariaren eskutik
Final zortzirenek eman dute eman beharrekoa. Bertsolariek kantuz, errimaz eta neurriz bete dituzte Gipuzkoako zazpi herritako bazterrak eta Gpuntuaren erotika samurra entzulearengana gerturatu dute. Edo, akaso, alderantziz, baliteke entzulea izatea Gpuntuaren eramaile, nork daki… Bertsolariez eta entzuleez gain, baina, hainbat … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Anaia handia”, Jon Martinen eskutik
Txapelketaren hasierako saioetan mikromundu bat sortzen da, familia txiki bat. Bistan zen Irungo saioaren hasieran: lagunarteko keinuak, bertsozale omnipresenteak, antolatzaileak, gai-jartzeak, bertsolariak… Manex Mujikak agurrean aipatu zuen gisa bertsolariak entzule txarrak gara. Ez akatsak egin aurretik ere detektatzen ditugulako bakarrik, … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Txikitik handira (et viceversa)”, Iñaki Gurrutxagaren eskutik
Koka gaitezen. Elgoibarko Herri Antzokia. Kanpoan bero, oso bero. Barruan jendea lepo saioa hasi baino dezente lehenago, eta kanpoan ere batzu-batzuk zain, eserleku onen bat hartzeko. Abaniko inprobisatuak eskuetan, artez mugitzen. Arratsaldeko bostak eta hogei. Protagonista izango direnen artean denetariko … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Ostekoak airean”, Oier Aranzabalen eskutik
Oroitz Azurmendi Gpuntuko brigadarekin batera Elgoibarko Herri Antzokian eskenatokiko muntaia jasotzen ari da; aulkiak baztertu, tinglado guztia desegin… Riki Idiakez izerdi patsetan buru-belarri puntuazioak webgune honetantxe igotzen, egunkari bateko kazetariari kasu egiten dion bitartean: “Bai, oraintxe bidaliko dizut kronika osoa … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Soineko beltzarekin dantzan”, Amaia Vazquez-en eskutik
Saio serioa, mardula; tentsio-egoera. Hala bizitu nuen behintzat. Hasieran, eta arrazoizkoa denez, bertsolariak urduri, beldur, beste bertsolariei begira, beren mugimenduei erreparatu nahian, emozionalki kateatuta, gorputzak estu, begiradak lurrerantz joz. Plazerra urri. Poliki-poliki eta agurretan duten egoera emozionala adierazi ondoren kantuen … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Ezin minik hartzeke ibili”, Jon Artano
Lau t’erdietarako Dean-en nengoen, agindu bezala. Azkoitiko plazan dago Dean, -James Dean-i kontsagratutako taberna da eta klasea dauka. Atarian jarri gara nahi baino gutxiagotan elkartzen garen lagunak eta biok. Udarako partea eman diogu elkarri. Patxadaz, kafesne beroa zurrupatuz, euriari eta … Irakurtzen jarraitu












Albisteen jarioa























