G·puntua TB – Azken bideoa
-
Bloga
Blogean: “Egun periferikoen xarma”, Iñigo Legorbururen eskutik
Noiz hasten da benetan txapelketa? Periferiatik bertsoa bizi dugunontzat, tartean epaileok, asteburuak buru-(h)a(u)ste txiki bihurtzen direnean hasten da ofizialki txapelketa. Izan ere, larunbat goizetan halako barne-urduritasun batekin altxatzen gara ohetik. Arratsaldean “lanera” joan beharraren zioak eraginda-edo, eguna beste modu batean … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Eta bertsoaldiak aparte epaituko balira?”, Ion Muñoaren eskutik
Badira gloriarako sortu ez diren ofizio edo afizioak. Eta horietako bat da epaileena. Edozein bertsolari txapelketak dituen osagarri guztien artean, lanik nekezena horixe dela iruditzen zait. Eta hori, kontuan hartuta, munduan diren epaile klase guztien artean, bertsolari txapelketetakoak izango direla … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Beñat Lizasoren kantaera”, Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik
Tolosako semifinalean gauza gustagarri asko entzun genuen, baina izan zen bat, saioaren ondotik batarekin eta bestearekin komentatuz, nire solaskideek eta nik kointziditu genuena: Beñat Lizasok egin zigun inpresio ona, eta puntuetan seigarren ikusteak sortu zigun harridura. Argitu dezadan: ez nator … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Arrasate, gure herria”, Eneko Barberenaren eskutik
Behin bakarrik egon naiz Uarkape pilotalekuan pilota partida bat ikusten, Mikel Goñi (handia) – Titin (popularra) partida, Sanjuan batzutan. Aldiz, makina bat ekitaldi, kontzertu, omenaldi, bazkari, urtebetetze festa, gurasolandia, hauteskunde… bizi izan ditut kantxa horretan. Arrasateko pilotaren urrezko aroa aspaldi … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Ausartu, probatu, saiatu, hausnartu”, Maddi Labayen-en eskutik
Ausartu, probatu, saiatu, hausnartu… Esperimentatu egin da finalaurrekotan, nola eta saioari kartzelako ariketa batekin hasiera emanez. Hori gutxi balitz, bertsolariak banan bana sartu behar izan ziren Uarkape pilotalekuko oholtzara, agurra kantatu eta hiru puntu-erantzun osatuz, segidan. Adi egon nintzen, artean, … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Atlantikoa gainditu duten emozioak”, Igotz Alkortak Vancouver-etik (Kanada)
G puntuarekin nuen gaur zita. Ez lehenengoz aurten. Hala ere, ez da aurreko hilabetetan bezalakoa izan. Goizeko zortzietan esnatu nau iratzargailuak. Ordenagailua piztu, gosaria prestatu eta makarrak kendu aurretik konektatu naiz Info 7 irratira. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren ahotsek … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Bertsol(h)aritza, Ainara Lasaren eskutik
3 ordutan, bertsolariak askoren ahotsetik kantatu behar izaten du, berdin txapelketan, zein plazan. Eta neri gertatzen zait, liburuekin, antzerkiekin, zinearekin eta beste askorekin bezala bertsolaritzarekin ere, saioak intentsitate handiz bizitzen ditudala, baina bukatzean, ez dagoela bertso bat bera ere nire … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Gai-jartzaileen alde”, Xabier Mendiguren Elizegiren eskutik
Idiazabalgo saiotik arantza bat geratu zitzaidan, eztarrian trabatzen den arrain-hezurraren antzera: Uxue Alberdi hurrengo fasetik kanpo geratu izana. Saio ederra egin zuelakoan, harritu egin nintzen hain puntu gutxi jaso zituela ikusita. Gero jakin nuen poto batek izan zuela errua, seiko … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Ispilutxo, ispilutxo: zer entzun nahi dugu bertsozaleok?”, Ion Muñoaren eskutik
Bertso-saio baten amaieran entzuleek bertso onak adina gogoratzen badituzte saioko hainbat gai, bi aukera daude: bertso on gutxi egon da edo jendeari atentzioa eman dion gai bat baino gehiago egon da (balegoke hirugarren aukera bat ere: gai on asko egon … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Batzuk ate handitik, beste batzuk zulotik”, Amaia Vazquez-en eskutik
Bertso saio guztietan entzulegoa protagonista garrantzitsua izan ohi da, jakina. Bertsolariek ere aski kontuan izaten dute beren kantuetan, azken finean, oso present eduki behar dute egingo duten bertsoa ezezik publikoari ere nola saldu behar dieten. Idiazabalen arrunt nabarmena izan zen … Irakurtzen jarraitu












Albisteen jarioa























