G·puntua TB – Azken bideoa
-
Albisteak
Finalistak bertso-lagunen ahotik: Jokin Labayenek Beñat Gaztelumendiri jarria
Finalistak bertso-lagunen ahotik: Jokin Labayenek Beñat Gaztelumendiri jarria.
Finalistak bertso-lagunen ahotik: Alaia Martini anaia Jonek jarritako bertsoa
Finalistak bertso-lagunen ahotik: gaur Alaia Martini anaia Jonek jarritako bertsoa.
Internetez salgai zeuden sarrerak agortu dira
Azken egunetako salmenta-erritmo bizia dela-motibo, abenduaren 18ko finalerako Internetez salgai genituen sarrerak agortu dira dagoeneko. Osteguna, abenduak 15, bitartean herrietako salmenta puntuetan egongo dira sarrerak salgai. Herrietako salmenta puntuetan sarrerarik sobratuko balitz, ostirala eta larunbatean webgunean jarriko genituzke salgai. Hauxek … Irakurtzen jarraitu
Finalistak bertso-lagunen ahotik: Iñaki Apalategik Aitor Sarriegiri jarria
Gaurko “Finalistak bertso-lagunen ahotik”: Iñaki Apalategik Aitor Sarriegiri jarritako bertsoa:
Finalistak bertso-lagunen ahotik: Iñaki Zelaiak Agin Rezolari jarritako bertsoa
Gaur hasi eta zortzi egunean zehar zortzi finalistei bakoitzaren bertso-lagunek jarritako bertsoak kaleratuko ditugu: gaurkoan Iñaki Zelaiak Agin Rezolari jarritakoa.
Finalean 15na bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste 11na
Abenduaren 18an jokatuko den finaleko lan puntuagarriak hauexek izango dira: Zortzikotearen lana (15na bertso puntuagarri): Binaka gaia emanda 6 puntuko motzean hiruna bertso. Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso. Binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso. Binaka gaia … Irakurtzen jarraitu
Laxaro Azkunek jarriko dio Txapela Illunben aurtengo txapeldun berriari
Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Horren harira, elkarrizketa egin diogu bere jaiotetxean, Azpeitiko Oñatz auzoan. “Ohorea izan da hainbeste miresten ditudan bertsolariak gertutik ezagutzea eta eurekin lanean aritzea” Laxaro Azkune (Azpeitia, 1.950) bertsolaritzaren munduan eskarmentu handiko gizona … Irakurtzen jarraitu
Blogean: “Egun periferikoen xarma”, Iñigo Legorbururen eskutik
Noiz hasten da benetan txapelketa? Periferiatik bertsoa bizi dugunontzat, tartean epaileok, asteburuak buru-(h)a(u)ste txiki bihurtzen direnean hasten da ofizialki txapelketa. Izan ere, larunbat goizetan halako barne-urduritasun batekin altxatzen gara ohetik. Arratsaldean “lanera” joan beharraren zioak eraginda-edo, eguna beste modu batean … Irakurtzen jarraitu
Iñaki Apalategiren hatsak Illunberaino eraman du Hernaniko lurrun-makina
Finalaurrekoetako hirugarren eta azken saioa Hernanin jokatu da arratsaldeko 17:30ean hasita, Galarreta pilotalekuan. Giro ederra entzuleen artean, 1.600 lagun hurbildu direlarik saio honetara. Sei bertsolari hauek aritu dira kantari: Jon Martin, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Amaia Agirre, Iñaki Apalategi … Irakurtzen jarraitu
Finalaurrekoak bukatu ostean, ebatzi dira Final Handian kantatuko duten 8 bertsolarien izenak
Abenduaren 4arekin Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatutako saioarekin bukatu da finalaurrekoetako fasea. Hiru saio jokatu ostean, abestu duten 18 bertsolarietatik 8 pasa dira abenduaren 18an jokatuko den Final Handira. Hiru saioak Arrasaten, Tolosan eta Hernanin jokatu dira. Hauxek dira, hortaz, finalean … Irakurtzen jarraitu












Albisteen jarioa























