|
Gpuntua: Finaleko DVDa salgai |
|
Gainean dugun urtarrilaren 26an jarriko du salgai Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala biltzen duen DVDa salgai. Bertan, Illunbeko final handiko bertsoaldi hautatuak agertuko dira eta, menuaren bidez, ikusi nahi diren bertsoaldiak aukeratu ahalko dira.
|
|
Guztia irakurri...
|
|
AITOR MENDILUZE TXAPELDUN, Illunbe kolosal batean |
3 hilabete luzeren ostean iritsi da final handia. 20 saio, 71 bertsolari, mila bertso eder, eta txalo-zaparrada kontaezinak bidean geratu ostean, Gpuntua Illunbera iritsi da. Plaza ederra, solemnea, bildua, gozoa... da Illunbekoa. Hutsik dagoela ere oihartzunak txaloen lekua hartzen du: festa-gosez dago aretoa, biharamunetik. Antolakuntzakoak guztia atondu dute prepezioz, ez buruhausterik gabe, eta guztia prest dago jende-oldea hartzeko.
Eta bidea adina eder izango da helmuga ere. Saioa hasi baino ordu eta erdi lehenagotik hasi da jende-oldea Illunbe betetzen. Ordu laurden faltan, Samarrekoek euren doinuak hedatu dituzte Illunbeko makrokliman zehar, aretoa jada leporaino bete baita. Giro ezin hobea, kolosala aditu baten hitzetan.
Ikusi finaleko puntuazioak
Ikusi finaleko argazkiak galerian
Finaleko bertso hautatuak entzun
|
|
Guztia irakurri...
|
|
Oraindik sarrerak badaude, baina ILLUNBE LEPORAINO BETEKO DA |
|
Gaur, ostirala, arratsaldeko 19.00etan itxi dira jada Illunbeko finalerako sarrerak erosteko bide guztiak. Saltokietan, telefonoz nahiz webgunetik ezingo da jada sarrerarik erosi. Hala, 7.981 sarrera daude salduta momentuon.
Halere, oraindik txartelik erosi ez dutenentzat, igandean bertan 800 sarrera jarriko ditu salgai Talde Antolatzaileak, hasiera batean aurreikusi baino 309 gehiago. Eguerdiko 12.00etatik aurrera jarriko dira salgai Illunbeko lehiatiletan. Halere, ahalik eta goizen joatea gomendatzen dute antolatzaileek. Bestalde, antolatzaileek barkamena eskatzen diete sarrerak erosteko arazoak izan dituztenei.
Badago lekua oraindik, beraz, eta gonbita egiten dizuegu Illunbeko festa handira etortzeko.
Talde Antolatzailea
|
|
Joxe Mari Altunak jarriko dio txapela Illunbeko txapeldunari |

Gehienek ez dute Joxe Mari Altuna ezagutuko, baina bertso-munduan lan handia egin du bizi osoan zehar antiguotarrak. Bizi osoan bankuan egin du lan, Banco de Bizkaian hasita, eta 65 urterekin hartu zuen erretiroa, 2005ean. Ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu eta biloba txiki bat ere bai. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko diruzaina izan da 1987tik 2002ra, eta Gipuzkoako Elkarteko diru-kontuak ere bere gain izan dira 1997tik gaur arte.
|
|
Guztia irakurri...
|
|
SARREREN INGURUAN OHAR GARRANTZITSUA |
|
Azken egunetako sarrera-salmenta oldea ikusita, Talde-antolatzaileak ondorengo oharra helarazi nahi die oraindik sarrerarik lortu ez dutenei.
Momentu hauetan, 7.400 sarrera salduta daude jada. Hala, aurretik abisatu genuen bezala, ohiko saltokietan ostegun eguerdira arte izango dira sarrerak salgai. Bestalde, ostegun eguerditik ostiral eguerdira arte www.gpuntua.com webgunetik soilik salduko dira sarrerak. Gisa honetan erositako sarrerak igandean bertan jaso beharko dira Illunbeko lehiatiletan.
Azkenik, ostiral eguerdiaz geroztik sarrerarik geratzen bada, igandean bertan jarriko dira salgai Illunbeko lehiatiletan, eguerdiko 12.00etatik aurrera.
Talde-antolatzailea
|
|
Aurtengo txapelketako aurkezpen festa han izan zen eta, ondo hasitako hobeto bukatze aldera, Talde-antolatzaileak final osterako festatxoa antolatu du Donostiako DOKA Kafe Antzokian.
|
|
Guztia irakurri...
|
|